Proiektu pedagogikoa

Pedagogia, elkarbizitza eta irakasle taldea

Pedagogia

Ikastolaren hezkuntza-proiektua euskarazko murgiltze-ereduan oinarritua da. Euskara da ikastolako bizi hizkuntza. Bakoitzak bere nortasuna badu, baita bere ikasteko manera berezia. Ikastolan, haurra izaki berezi gisa ikusten dugu, aktore, aktibo, sentsua bilatzen eta ematen duena.Ondorioz, tresna desberdinak baliatuak dira: 

-Pedagogia desberdinduak: Haur bakoitzaren berezitasuna kontutan hartzen du, hurbiltze-moduak dibertsifikatuz.

- Pedagogia aktiboak: Haurra ekintzan ematen du (horrela du ulertzen, sortzen, aitzinatzeko ahala eskuratzen).

- Proiektu-pedagogiak: Haurra laguntzen du ikasten duenaren sentsua lehenesten.

- Kooperazioak: Toki garrantzitsua badu, bertzeak bertze euskararen erabilpena bermatzeko, batez ere adin desberdinak nahasiz, gelan edo jardueretan.

Pedagogia

Elkarbizitza

Errespetua, lankidetza eta elkar entzutea eskola bizitzaren bihotzean daude, haur bakoitza giro lasaian eta inklusiboan hazi dadin.

Elkarbizitza