Ikastola Ustaritz
85+
ikasle
6
irakasle
50
urte esperientzia
5
klase

Ikastola herri eskola !

Uztaritzeko Louis Dassance ikastola 1979an sortu zen. Gaur egun, 85 ikasle inguru ditu. Seaska ikastolen federazioaren partaide da.

École
1979an sortua

Euskara

Ondare kulturalaren transmititzeaz gain, euskaraz mintzatzea, irakurtzea, idaztea eta ikastea helburu garrantzitsua da. Frantses hizkuntza lehen mailatik goiti ikasten hasiz eta eskolaldiko zein eskolaz kanpoko jardueretan euskarazko ingurunean murgildua izanez gero, haurrak bi hizkuntzak bereganatzen ditu, eta hori, etxeko ingurumena frantsesezkoa izanik ere. Euskara, ikastolako bizi hizkuntza da, gelan, aire hartzean, kantinan, haurzaindegian, ateraldietan, gurasoekilako harremanetan erabiltzen den hizkuntza da. Gurasoek ere beren ardura dute, dakitenek hizkuntzaren transmisioa segurtatuz eta erdaldunentzat beraien egunerokotasunean euskarari leku bat eginez, ikastolaren eremuan oinarrizko euskal hitzak lehenetsiz.

Seaska

Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa da. Seaska elkartea hitzarmen batez Hezkunde Nazionalarekin kontratupean da.Orotara, Seaskak 4300 ikasle eskolatzen ditu 39 ikastetxetan, ama eskolatik terminala arte. Iparraldean, murgiltze eredua osoki eskaintzen duen sare bakarra da. Gehiago jakiteko.

Seaskaren webgunea : https://seaska.eus/

Ez dago berririk